miércoles, 9 de enero de 2013

Langile bat hil da Tubacexen lantegian gertatutako lan-istripu baten ondorioz

aiaraldea.com

Langile bat hil da Tubacexen lantegian gertatutako lan-istripu baten ondorioz. Istripua 15:40ak aldera gertatu da, Lakuako Segurtasun Sailaren arabera. Langilea Gurutzetako hospitalean zendu da, ebakuntza egiten ari zitzaizkionean.
 Enpresako iturriek EFE agentziari jakinarazi diote langilea ez zela Tubecexekoa, egoitza Derion duen Montajes Metalicos Jáuregui enpresakoa baizik.
 2012an beste langile bat hil zen lantegi berean; eta 2010ean beste bat zendu zen Tubacexen  Laudioko fabrikan.