sábado, 26 de enero de 2013

Andoni Cabellori 197/2006 doktrina aplikatu zaio

Gasteizko Herrira

Gasteizko Herrirak, Andoni Cabello Urbinarrari 197/2006 doktrina aplikatu zaiola jakinik, ondorengo prentsa oharra plazaratu du:

Derogación de la doctrina 197/2006.

Bizi osorako zigorrik ez!!


Ezagutu berri dugu, Andoni Cabello Urbinarrari eta beste bi euskal herritarri bizi osorako zigorra ahalbidetzen duen doktrina aplikatu zaiela. Lehenik eta behin, gure besarkada helarazi nahi diegu espetxeetara eta haien senideei.
Andonik 22 urte daramatza espetxean eta aurtengo Martxoan izan behar zuen kaleratua, aurtengo Martxoan iristen zen bere askatasunaren eguna. Alabaina 197/2006 doktrina aplikatu diote 2021. urterarte zigorra luzatuz.
Gasteizko Herriratik,  mendekuzko doktrina horren berehalako baliogabetzea eskatzen dugu, kondena betea dituzten 71 euskal herritarrak berehala kaleratuz.
Bestalde dei egiten diogu jendarteari datorren Martxoaren 20ko ebazpenaren aurrean lanean aktibatzera, doktrinak suposatzen dituen eskubide urraketak auzoz auzo salatuz.
Bide horretan Gasteizen bi zita garrantzitsu ditugu:

  • Urtarrilaren 28an, astelehena, elkarretaratzea 19:00tan Andra Mari Zurian.
  • Urtarrilaren 31an, osteguna, Bilgune Irekia 19:00tan Gasteiz Txiki auzo elkartean.