miércoles, 28 de marzo de 2012

M29 PLANTO! HERRI OSOA KALERA!

Mundu osoko jendartearen sektore anitzen txirotze prozesua ematen ari da kapitalismo patriarkalak eraginda; herriak, langileak, emakumeak eta natura zanpatzen jarraituz. Guzti hau optimizatzeko bizi baldintzak eta euskal herriko langileon eskubideak okertu eta murrizteko lege eta dekretu ezberdinak aurrera ateratzeko paktua egin dute patronalak eta klase politiko-instituzionalak.
Kapitalismoaren mesederako gero eta estutuagoak izaten ari gara pertsonak eta herriak, eta honen adibide gordina Euskal Herrian dugu ( Kupoak, hitzarmenak, sindikalismoaren kontrako erasoak, eskubide politiko, ekonomiko eta sozialen murrizketak, pribatuak diren negozioen onurako arka publikoen hustea,  kapitalismo basatiaren inplementazioa AHTaren, superportuen eta erraustegien bidez, herri borondatearen mesprezua, atxiloketak, presentzia poliziala, debekuak…) 
Kaleratzeak merketuz, malgutasun laborala exijituz, soldatetarako eskala bikoitzak erabiliz, lanaldi gordinez, mugikortasunaz baliatuz, ordezkaritza sindikala murriztuz, pentsioen erreforma bultzatuz, lan istripuak areagotuz,  LGSa bere horretan mantenduz… honetaz baliatuz azken 30 urte hauetan prekarietatea inposatzen joan zaigu.Tamalez, lan esparrutik haratago doa prekarietatea, herritarron bizi baldintzen esparru ugarietan zabalduz; pobreziaren mugara heltzen ez diren diru sarrerekin bizitzera kondenatuak daude milaka pertsona, lan produktibo eta erreproduktiborako erabiltzen den denboraren banaketa eza, zerbitzu sozial eta publikoen pribatizazioan areagotzea, kopagoaren inplementazioa, pentsioak bere horretan mantentzea,  DBEren kopuruaren %7ko jaitsiera, murrizketa sozialen handitzea, arlo publikoaren pribatizaziorako apustua…
Jendarte osoan aberastasunaren banaketa era orekatu batean bermatzen ez duen patronalaren aldeko fiskalitatea aplikatzen den bitartean behin eta berriz elektrizitatearen, uraren, gasaren garraioaren, zaborren, telefonoaren, postaren… ordainagirien igoera gauzatzen da. Euskal Herrian epe luzerako sistema kapitalista patriarkalari ateak irekitzen ari diote. 
 Sektore estrategikoak diren nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria bere gisara lagatzen dituzten bitartean, ekonomia hirugarren sektorean oinarritzeko apustu argia egiten dute.

Guzti honek,  behin behineko lan kontratuak, bizi osorako zorrek eragindako ezegonkortasuna, duintasunez bizitzeko ezintasuna gero eta zabalduagoa egotea eragiten du gure jendartean. Sistema kapitalista patriarkalak berezko dituen zapalkuntzaren eta prekarietatearen eragina krudeltasun handiarekin bizi dute bereziki gazteak, emakumeak eta migranteak. Xantai honek zapalkuntza eta sumisioa onartzera bultzatzen gaitu,gero eta dispertsatuagoa eta zapalduagoa dauden langile klase eta jendarte bat eraginez.
Gure bizi proiektu pertsonala zein kolektiboa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu elikadura subirautza. Herri bat zapaltzen duen herria inoiz ezin delako aske izan burujabetza ekonomikoa ezinbestekoa dugu. Ekonomiaren demokratizazioaz hitz egiten dugu, jendartearen gehiengoa izan dadila,hau da,  herri hau egunero bere lanarekin ateratzen dutenek,  hitza eta erabakia har dezan gure bizi moduan eragiten duten gakoetan.
Arrazoi guzti hauengatik “motxo”arekin dagoen amari, DBH 2. maila ikasten dagoen ikasleari, 6.pisuko auzokideari, parkean egoten diren pertsona helduei, langileari, etxeko langileari, gazteriari, emakume guztiei, pertsona migranteei… guzti hauei, soziala izango den Greba Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen diegu. Guk alternatiba dugulako eta sistemak berriz, ez. 29an herri honek gure eskubide sozial eta laboralen defentzan kalera aterako da