miércoles, 28 de marzo de 2012

GAZTEA NAIZ ETA NIRE MILITANTZIA POLITIKOAGATIK NAGO ATXILOTUA

  Espainiako Auzitegi Nazionalak 2003ko udalbatzan izandako istiluengatik auzipetutako aiaraldearren sententzia atera du. “Estatuko instituzioen kontrako delitua” egotzita, Oier Amorrorturi eta Aitor Goikoetxeari urte bateko kartzela zigorra ezarri die. Aitor de la Torre absolbitu egin dute. Gainontzeko auzipetuak -Angel Benito, Gaizka Amorrortu, Alfredo Remirez, Asier Barruetabeña, Beñat Mendiguren, Aitor Basterra, Iker Roiz, Oihana Gomara, Karmelo Serrano, Saioa Ugarriza, Jon Ander Altube, Lali Aramendi, Kepa Garrote, Urtzi Goitia, Mikel Mate eta Jesus Mari Gomez-  bi hilabetez espetxeratzea ere eskatu du Angela Murillo epaileak. Amorrotuk eta Goikoetxeak ere bete beharko dute bi hilabeteko zigor hori.
Berriak adierazi duenez, 200 eta 900 euro arteko isun batzuk ere jarri dituzte. Angela Murillorekinbatera Javier Martinez eta Fernando Bermudez de la Fuente izan dira auzia ebatzi dutenak.
2003ko ekainaren 14an ezker abertzalearen legez kanporatzea salatzeko egindako protesta bategatik urtarrilean epaitu zituzten 19 aiaraldearrak. Fiskalak, hiruna urteko espetxeratzea eskatu zuen bakoitzarentzat Santiago Abascal Conde, Rosa Torres eta Montserrat Canive PPko zinegotziak, besteak beste, jotzeagatik.
Beste bideo interesgarri:http://vimeo.com/23589044
GASTEIZ ANTIFAXISTA TALDETIK BESARKADA HANDI BAT! 
GORA ARABAKO GAZTERIA!