jueves, 29 de marzo de 2012

Atxiloketak eta zaurituak Gasteizeko greban

Goizean zehar, TUVISA-ko piketeetan atxilotutako pertsona askatu dute eguerdian eta konexioa egin dugu berarekin. Aldiz, badirudi, ertzaintzak kolpatutako gazteak kolpe oso larriak dituela buruan eta ospitalean ingresatuta dago. Manifestazioa bukatu ondoren beste gazte bat atxilotu dute, berekin zeuden lagunek kontatu dutenez: Un grupo de policías de paisano armados con porras extensibles se han echado encima  de un compañero al término de la manifestación a la altura de los Arquillos. Más tarde respaldados por antidisturbios han despejado la zona y se han llevado detenido al compañero. Una de las personas que se han acercado para mostrar su apoyo al detenido ha sido inmovilizada e identificada en un principio.


Gasteizko gazte bat ZIUn dago ingresatuta
Gasteizko gazte bat ZIUn dago, ertzainek zaurituta Santiago Ospitalean ingresatu dute gaztea, buruko traumatismoarekin. Pronostikoa ez dute zehaztu. Gasteizko gazte bat Santiago Ospitaleko ZIU Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresatu dute, ertzainek zaurituta. Lekukoen arabera, pilotakada bat jaurti diote burura. Erietxeko iturriek BERRIAri baieztatu diote gaztea erietxeratuta dagoela. Ez dute haren adinaren berri eman. Pronostikoa zehaztu gabe dauka. Gasteizko gazte bat Santiago Ospitaleko ZIU Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresatu dute, ertzainekin liskarra izan ondoren. Erietxeko iturriek BERRIAri baieztatu diote gaztea erietxeratuta dagoela. 19 urte ditu. Berri agentzien arabera, goizean atxilotutako gazte bat da erietxean dagoena; El Corte Ingles inguruan zauritu da. Ertzaintzak dio erori egin dela gaztea, eta orduan hartu duela min.

ATXILOTUAK ASKATU
ANIMO ZAURITUEI!