sábado, 31 de marzo de 2012

m29: Arratsaldeko manifestazioko atxiloketa

halabedi.org

Arratsaldeko manifestazioan, Corte Ingles merkatal zentrotik pasatzean, ertzainek lagun bat hartu eta euren furgonetara eraman dute. Jendea oihuka-eta hasi da, baina sindikatuetakoek hala eskatuta jendea isildu eta manifestazioak aurrera jarraitu du.
Lagun honi zer gertatu zaion ez dakigu eguna amaitzera doan honetan, eta bere izenik ere ez. Atxiloketaren momentuko irudiak besterik ez ditugu.
Irudiotan ikusten da kalekoz jantzitako ertzaina batek manifestazioan zihoala atzetik eraso egin eta furgonetara eramaten duela. Geroxeago, beste ertzaina batek aurre egiten dio oihuka ari zaion jendeari pelotazo bat botaz, eta bere agintariak atzera joatera behartzen duela.
Bideoan ikusten ez bada ere, inguruan zeudenek esan dute kalekoz jantzitakoetako batek pistola atera duela manifestazioaren erdian.