miércoles, 28 de marzo de 2012

LAN ISTRIPUA: Langile batek eskua anputatu du Gasteizko forja lantegi batean

gara.net
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra atzo goizeko 09.00ak aldera jazo zen Vitorialanda kalean, Ali-Gobeo poligonoan. 
Hasiera batean bere lankideek artatu zuten zauritutako gizonezkoa, baina berehala Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten.
Istripuaren unean, langilea altzairu beroko estanpazio makina batekin ari zen lanean.