lunes, 19 de marzo de 2012

Ekintza jorratu dute Aguriango Lanbide bulegoaren kontra

gara.net
Lakuako Barne Sailak azaldu duenez, gasolinaz eta petardo batez osatutako gailu batek eztanda egin du 00.30ean Lanbidek Agurainen duen egoitzaren kanpoandean.
Apenas eragin duen kalte materialik, iturri horren arabera.
Rodolfo Ares Lakuako Gobernuko Barne sailburuak esan du kale borroka ekintza izan dela eta "Batasuna ohiaren agintariei irmotasun eta argitasun osoz" kondenatzeko exijitu die.

Agurainen jazotakoaren moduko gertaerak "lekuz kanpo" daudela adierazi du ezker abertzaleak


 Prentsa ohar labur baten bitartez, ezker abertzaleak adierazi du bart Agurainen izandakoaren moduko jazoerak "lekuz kanpo" daudela.
Gaineratu dutenez, halako gertakariak ezker abertzalearen"estrategiarekin bateraezinak dira eta indar metaketa oztopatzen dute".
"Indar metaketa eta aktibazio sozial hori ezinbestekoak dira egungo krisialdi ekonomiko larriko testuinguruan, non langile klaseak sekulako eskubide murrizketa iraunkorra pairatzen ari den", azaldu dute. Hori dela-eta, "ezker abertzalearen iritziz, martxoaren 29ko greba orokorra herri erantzun masibo eta sendoa emateko aukera paregabea da".