viernes, 4 de febrero de 2011

Torturaren aurkako mobilizazioak

13an torturaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Joxe Arregi hil arte torturatu zutenetik 30 urte beteko dira hilaren 13an eta egun horretan "Torturarik ez!" lemapean deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Gara, Bilbo * E.H
TATeko eta amnistiaren aldeko mugimenduko kideek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon datorren 13an egingo diren torturaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiteko.
 
Egun horretan 30 urte beteko dira Joxe Arregi hil arte torturatu zutenetik. "Egun honetan gogoan izango ditugu Joxe Arregi eta torturak hil dituen beste hamabi euskal herritarrak", adierazi dute.
 
Mobilizazioak "Torturarik ez!" lemapean burutuko dira Euskal Herriko hamaika txokoetan.
 
Gasteizko Correos plazan hamabietan konzentrazioa deitu dute; ordu erdi beranduago, manifestazioa abiatuko da Bilboko Arriaga plazatik eta ordu batetan Arregiren omenezko ekitaldia egingo da Zizurkilen. Iruñean, hamabietan da hitzordua Gaztelu plazan.