martes, 22 de febrero de 2011

IÑAUTERIAK BADATOZ GASTEIZKO GAZTETXERA

gasteizkogaztetxea.org
GASTEIZKO GAZTETXEAREN OHARRA:
Inauterietarako hilabete eskas gelditzen da jada, baina zer egiteko asmoa duzue lagunok?? Bada, ez ezazue gehiago pentsatu, Gaztetxeak erantzuna prest dauka jada. GUREKIN MOZORRATU ZAITEZTE!!!! Aurten Gaztetxeak auzoko Gasteiz-Ramon Bajo ikastolako umeez mozorratzea erabaki du. Jakingu duzuenez (ez badakizue adi hurrengo artikulura!) udaletxea eskolaren kontrako azpikeriatan dabil azken urte hauetan. Eskoriatza-Eskibelera mugitu ez eta polikiroldegia itxiko dietela da Arroita jaun txit agurgarriaren eskutik datorkigun azken berria. Honen arira Eskolaren defentsarako AUZOAN HAZI, HEZI, BIZI ¡No hay futuro sin escuela! Plataforma (hurrengo artikulua ;) eratu da hainbat kolektibo (auzo elkarteak, Gaztetxea, ACD Campillo, Eskolako guraso elkartea, Amanda Plataforma, Emeak, Egin Ayllu) eta norbanakoen artean. Auzoak abiatu duen borroka honen kontura, egoera salatu eta aldi berean giro ezinhobean (kalejira, dantzak...) ihauteriak pasatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Gogoratzeko datak:

Mozorroetarako kedada: Otsailak 25, Ostirala 19.00

Entsaiorako kedada: Martxoak 4, Ostirala 18.00