sábado, 26 de febrero de 2011

LAKUA-ARRIAGA AUZOAN, 2011EKO OTSAILAK 20AN EGINDAKO HERRI KONTSULTAREN BALORAZIOA

euskalherria.info
ARRIAGA PARKEA BERE OSOTASUNEAN MANTENTZEKO.
A)Herri mugimendua, auzo batean herritarren partehartzea lortzeko gai izan da, beste auzo guztien elkartasuna bultzatu du eta haur eta gazteen parte hartzea baimendu du.

B)Udaletxearen eta honen desinformazio bide boteretsuen ukapena gainditu dugu, PSE-PNVk gehiengo sinple batekin, udalbatzarretan onartutako proiektuak… Hau guztia bizilagunak informatuz (kartelak, postontzietan oharrak, asanblada irekiak, mobilizazioak…) erantzun da.

C)Udalak egin duen azken ekintza (Arriaga Parkeko zuhaitzak suntsitzen hastea) eta galdeketa binkulantea ez izateak partaidetza murrizten zuen. Guzti horrek ezin izan du bizilagunen bozkatzeko gogoa apaldu. Astakeri hau gelditu dezatela eskatuz.

D)Herri galdeketa egiteko beste modelo bat sortu dugu, partaidetzan eta jai-giroan oinarrituta, biztanleri guztia, adin txikikoak barne, parte hartuz.

E)Zorionak Lakua-Arriaga auzoari, eta zorionak hiriko beste auzo guztietatik hurbildu zareten guztioi zuen elkartasunagatik. Hau baita demokraziaren benetako festa.

F)Eskerrak lagundu eta babesa eman diguten Erakunde Sozial guztiei, auzoko komertzioei, Umandi Ikastolari, Algara dantza taldeari, Harresian Zulo eta Astearte Gasteizko musika taldeei, txistulari, bertsolari, malabarista, txalapartari, Albokari, perkusiolari… guztiei. Eta baita egon diren boluntarioei (100 baino gehiago), notarioei, eta orokorrean partaide guztiei ere. Beraiek gabe ez baigenuke lortuko gaur egun paper hauetan daukagun emaitza: Arriaga Parkea suntsitzeari erabateko ezetza.

Lanen gelditzea eskatzen dugu. Eta Parkearen %32a suntsituko dituzten 2 fase ezberdinei buruzko eztabaida sakona sortzea.

Informazio eta eztabaida aldiaren ondoren, partaidetza bideak ireki dezatela. Demokraziak bere bidea egin dezala inposaketa alde batera utziz. Gasteizko alkateak hiritar guztiontzat galdeketa binkulante bat egiteko aukera izan zuen, zergatik egin zion uko? Zergatik ateratzen ditugu hautestontziak bakarrik 4 urtetan behin? Alkate jauna: egin ezazu gogoeta txiki bat, modu autoritarioan jokatzen duzu, bizilagunei beren iritzia emateko aukerak lapurtuz eta beraien onuragatik dela esanez, lotsagarria da.

Udaltzaingoaren erabilera salatzen dugu: bizilagunak identifikatuz, isunak ipiniz… auzokideak informatzeko ahaleginak kikiltzen saiatu dira, polizia hau politikarien interesen menpe jarriz.

Komisioak, herri kontsulta errespetatzeko, lanean jarraituko du.

Hiritar guztiei adierazitako borondatea errespetatzeko eskatu nahi diegu, eta herri kontsulta hau bezalako mekanismoak martxan jartzera animatu nahi ditugu. Gaurtik aurrera, gure kolaborazioa eskeini nahi dugu. Beste auzoetatik jaso dugun elkartasuna ez baitugu inoiz ahaztuko.


Mila esker eta zorionak guztioi!!

VITORIA-GASTEIZ 2011EKO OTSAILAK 23AN

LAKUA-ARRIAGA AUZOKO HERRI KONTSULTAREN ALDEKO KOMISIOA