viernes, 11 de febrero de 2011

SOLIDARIDAD CON LOS ENCAUSADOS COMUNISTAS DE BARCELONA

3 urte eta 10 hilabete eskatzen ditu Fiskalak CJC eta PCPEren 3 militante komunistentzat, Bartzelonan 2007ko azaroaren 14an soldadu neonazi batek Carlos Palomino gazte antifaxistaren erahilketa salatzeko manifestazioan jazotako istiluak direla eta. Manifestazio honen aurkako errepresioan 6 pertsona atxilotuak eta hainbat manifestariak zaurituak izan ziren.
Otsailaren 14an militante hauek epaituak izango dira Bartzelonan, eta Euskal Herritik gure elkartasuna adierazi, eta jazarpen hauen atzetik dauden benetako arrazoiak plazaratu nahi dugu.
3 komunistei atentatu eta desorden publikoetako delituak leporatzen zaizkie. Akusazio hau erabateko muntai polizial bat baino ez da, inolako frogarik gabekoa, soilik polizien testigantza eskainita. Gainera, auziak banandu dituzte, alde batetik CJC eta PCPEren militanteena, eta beste alde batetik, beste antifaxistena.
Euskal Herrian jakin badakigu nola erabiltzan dituzten atxiloketa, inkomunikazioa, tortura eta abarreko metodoak. Hala ere, estatu espainolean ere mugimendu antikapitalista orokorrean eta zehazki komunisten aurkako jazarpen polizialeko adibideak ditugu maiz. Honen helburua, aukera iraultzaile baten sorpena geldiaraztea da. Komunikabideek, bere aldetik, jazarpen hau herritarrei izkutatzen diete, borrokalari antifaxista eta talde faxista eta naziak maila berberan jartzen dituela, gertakari hauek banden arteko liskartzat hartzen eta zabaltzen.
Adierazpen honen bitartez, jokabide polizialak eta judizialak salatu eta kamarada katalan guztiei gure elkartasun beroena adierazi nahi diegu.
Honela, Otsailak 11n 19.30tan Unamuno plazan konzentrazio baterako deialdia egiten dugu.
ANTIFAXISMOAREN AURKAKO JAZARPENIK EZ!
ABSOLUZIOA ORAIN!
GORA EUSKAL HERRIA ANTIFAXISTA! JO ETA KE!