viernes, 4 de febrero de 2011

Orain legalizazioa!

"Eskubide zibil eta politiko guztien aitortza, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuz, kontuan hartuta giza eskubide guztien aitorpena eta salbuespenik gabeko babesa direla eskubide horiexen oinarria. Ildo horretan, Alderdi Politikoen Legea indargabetzea exijitzen dugu, eskubide nagusien urraketak tresna juridiko horretan oinarritzen direlako."

Demokrazia osoko agertoki bat eraiki nahi duen orok legalizazioaren alde ekiteko momentua da. Pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen, proiektu politiko guztiak egingarriak izan daitezen eta aukera politiko guztien artean libreki hautatu ahal izateko, beharrezkoa da legalizazioa.

Legeztapenaren bidean guztion hitza eta konpromisoa beharreazkoa da. Horregatik Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde ekimen berriak burutuko dira asteburu honetan herri ezberdinetan. Otsailaren 5ean legalizazioaren alde berriro ere bazter guztiak bustitzeko deialdia egiten dugu.

Demokrazia Euskal Herriarentzat!