lunes, 21 de febrero de 2011

Gazte Iraultza



Martxan dago iada Arabako gazte proiektu komunikatiboa. Proiektu komunikatibo bat izanik, adierazpen ezberdinak izango ditu (irratsaioa, bideoaktibismoa, argitalpen bat,…), baina gaurkoan guzti horren ataria izango den webgunea aurkeztu nahi dugu: laister www.GAZTEIRAULTZA.info. Momentuz, www.GAZTE-IRAULTZA.tk -ren bitartez sartu zaitezkete.

NORTZUK GARA?
GAZTEIRAULTZA.INFO Arabako gazte proiektu komunikatibo gisa jaio da, Arabako gazteok gazteontzat sortua. Arabako gazte errealitateaz eta gazte mugimenduren jardueraz informatzeko eta informatuta egoteko eskubideetan eta adierazpen askatasunean oinarritzen da, edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko independentzia osoz, eta inolako zentsurarik jasan edota ezarri gabe.
GAZTEOK GAZTEONTZAT SORTUA
Alperrak, biolentoak, drogazaleak, apalankatuak, zikinak,… Egunero sistemaren soldatapeko komunikabideetan gazteoi buruz entzun beharrekoetaz kokoteraino gaude, eta horri aurre egiteko modu bakarra guk geuk geure errealitatearen jabe izatea da. Don’t hate the media, become the media!
GUZTIONA
Gazte kontzientziaren berpizkundeari ekarpena egitea eta gazteriaren tresna izatea da geure helburua. Edozein motatako zentsurarik gabe, autogestioaz eta edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko independentzia osoz jardungo gara, ahotsik gabekoen ahotsa hedatzeko eta isilarazten diren errealitate guzti horiek oihukatzeko. Horretarako ezinbestekoa da gazte guztion, eta bereiziki gazte mugimenduaren ekarpena eta partehartzea, proiektu komunikatibo hau guztion artean eraikitzen joango den lanabesa izango baita.
IRAULTZAILEA
Komunikazioa errealitatea islatzeko (eta are gutxiago manipulatzeko) tresna huts bat baino askoz gehiago da. Errealitatea ezagutzeko, errealitatean eragiteko, errealitatea eraldatzeko eta ideien gudan murgiltzeko ezinbesteko borroka esparru gisa ulertzen dugu komunikazioa.

http://www.youtube.com/watch?v=hIP1yDTGs74