miércoles, 8 de junio de 2011

Presoen aldeko banderaren lapurreta salatu dute

Eztanda Norte taldearen oharra:
Eztanda Norte Hintxa Taldeak, denboraldi honetako zenbait partiduetan jasandako errepresio poliziala salatu nahi du; azkenengo kasua, euskal preso politikoekiko elkartasun bandera erraldoiaren "desagerpena", Lugoren aurkako azken partidua baino lehen. Hemendik argi utzi nahi dugu gure Euskal Herriarekiko konpromezua eta euskal preso politikoekiko babesa. Isilarazi nahi izan gaituzte, baina ez dute lortuko, eta bai espetxeratutako euskal herritarrekiko, zein sakabanaketa politika pairatzen duten senide, lagun eta pertsona guztiekiko elkartasuna ez du etenik izango. Azkenik, Eztandako zein Alaveseko zale guztiak animatu nahi ditugu danok batera erakutsi diezaiegun bandera bat kendu ahal digutela, baina hurrengo partiduan askoz bandera gehiago egongo direla, eta horregatik, gonbidatzen zaituztegu hurrengo partiduetara bakoitzak bere bandera eramatera, euskal preso politikoei eta euren eskubideei babesa emateko eta dispertsioa gaitzesteko, eta kaleak eta estadioak elkartasunez betetzeko.

ELKARTASUNA EZ DA DELITUA!
MENDIZORROTZAN EZ GAUDE DANOK!!!