sábado, 18 de junio de 2011

Espainiar militarren presentzia salatu dute Gorbeia inguruan

askatu.org
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Gaur goizean autobus bat eta kamioi bat militar espainiarrez beterik iritsi dira Zuiara, eta handik Gorbeia aldera abiatu dira. Honekin batera, azken egunotan benetan itogarria izaten ari da Guardia Zibilaren presentzia inguruetan.
Ez da lehen aldia militarrak inguru hauek okupatzen dituztela gerrarako prestaketa lanak egiteko. Honekin batera, bestelako polizia gorputzen laguntza izan ohi dute zeregin hauetan, besteak beste Ertzaintzarena eta Guardia Zibilarena.
Euskal Herrian bake egoera iraunkor eta justu bat erdiesteko urrats handiak ematen ari dira azken hilabeteotan. Prozesu demokratiko bat bururaino eramateko oinarriak jarri dira, eragile eta eremu ezberdinen konpromisoek bat egin dutelarik helburu honetan. Testuinguru honetan probokazio larria iruditzen zaigu militarrak modu honetan agertzea Euskal Herriak mendietan beraien armen erakustaldiak egitera.
Euskal Herriaren desmilitarizazioan urratsak ematea garrantzitsua izango da aurrerantzean. Zentzu honetan, beharrezkoa ikusten dugu errepresio eta gerra helburuak dituzten polizia eta militarrak gure herritik joatea.