jueves, 9 de diciembre de 2010

Prentsaurreko masiboa

Gasteizko Gaztetxea
Duela egun batzuk gure auzokide diren bi gazte, Ekaitz eta Txiki, talde
armatuko kide izatea eta sute-terrorista leporaturik epaituak izango
direla jakin izan dugu. Audientzia Nazionaleko fiskaltzak 14 urteko
espetxe zigorra eta 60.000€-ko kalte-ordaina eskatzen du bakoitzarentzako,
eta behin zigorra beteta, 5 urtez Gasteiz ez zapaltzeko debekua. Hau dena
inongo froga, arrazoi zein justifikaziorik gabe.

Baina ez gaituzte ixilduko! Txiki eta Ekaitz bezala, gu ere
gizarte-antolakuntza modu arrazional, aske eta bidezkoago batzuen alde
egiten dugu lan. Horregatik eta Txiki eta Ekaitzi gure elkartasuna
adierazteko asmoz, datorren larunbatean hilak 18 Auzolana Frontoian
12.00tan burutuko dugun prentsaurrekora gonbidatu nahi zaituztegu.
Amaitzerakoan trikipoteoa egingo dugu auzoan zehar, eta 15.00etan bazkaria
egongo da sorpresak tartean egongo direlarik. Eta eguna amaitzeko,
guatekea egongo da Gaztetxean.

ALDE ZAHARRAK KRIMINALIZAZIOARI STOP!!!