lunes, 13 de diciembre de 2010

MOBILIZAZIOAK AURREKONTU "ANTISOZIALAK" SALATZEKO

euskalherria.info
GEHIENGO SINDIKALAK MOBILIZAZIOAK IRAGARRI DITU 2011ko AURREKONTU "ANTISOZIALAK" SALATZEKO

Euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek agerraldia eskaini dute gaur Bilbon. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko aurrekontu orokorren gaineko irakurketa kritiko eta bateratua aurkeztu dute bertan, eta gai honi lotuta mobilizazioak iragarri dituzte sindikatuotako idazkari nagusiek. Zitak abenduaren 15ean Gasteizen eta 23an Iruñean izango direla iragarri dute.

Info. gehiago: http://euskalherria.info/?q=node/13227