miércoles, 22 de diciembre de 2010

Olentzeroren bidai mitologikoa

Euskharan kultur elkartea 
KAIXO LAGUNOK!!!
1998an elkarte bezala eratu ginenetik, gure ibilbidean zehar hamaika ekintza burutu ditugu, formakuntza, aisialdia, kulturgintza eta ikus-entzunezkoekin lotuta. Egitasmo honen bidez familiak eta harreman sareak euskalduntzeko urrats bat eman eta euskaldunen sarea berregituratzen lagundu dezakegula uste dugu, era berean inguruko bizitza euskaldun bihurtzen joan dadin AMAIA ZENTROA gune erreferentzialtzat hartuz.

Euskharan Kultur Elkartetik euskararekin eta euskaraz lanean jarraitzeko animatu nahi zaituztegu, eta datorren urte honetan akaso, Gasteiz, txoko euskaldunagoa bihurtuko dugu guztion artean.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

EUSKHARAN KULTUR ELKARTEA.