viernes, 10 de diciembre de 2010

Oier Martinez del Campo espetxean sartu dute bost urteko zigorra betetzeko

askatu.org
Gasteiztarra 2002. urtean atxilotu zuten Ertzainek kale erasoak egitea egotzita. Aurten epaitu eta zigortu dute.

Oier Martinez del Campo Martuteneko espetxean sartu dute preso:

Gasteiztarra azaroaren 25ean sartu zuten preso Martuteneko espetxean bost urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bete dezan. Orain dela zortzi urte Ertzaintzak Gasteizen burutu zuen polizia operazio batean atxilotu zuten Oier, beste gazte batzuekin batera. Sei hilabete eman zituen espetxean eta ondoren libre atera zen. Aurten epaitu dute, eta fiskalak bost urteko espetxe eskaera egiten bazuen ere, azkenean bost urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri dio epaileak. Aurrez sei hilabete espetxean eman zituenez beste bost urteko zigorra betetzeko sartu dute espetxean.

Martuteneko espetxean aurkitzen da preso.