martes, 28 de diciembre de 2010

Irauten Atala

eztanda1994.blogspot.com

Eztanda Nortek dauzkan beharrizanetan, garai berrietan eta jende berriaren etorreran pentsatu ondoren, Judimendi Ataleko kide batzuk eta ideia berriak ekarri dituzten beste lagun batzuk ekintzarekin hastea erabaki dugu. Proiektu honi IRAUTEN deitu diogu, Eztandaren etorkizuna diren batasuna eta borrokaren bitartez irauteko sortutako atala.

Irauten Atalatik Eztanda Nortek bere nortasuna beti presente izan behar duela uste dugu, 1994an jaiotako nortasuna, orain arte iristera ekarri gaituena. Gurea da ildo horretatik jarraitzeko eginbeharra. Glorioso beti animatu behar dugu, nola ez, baina beti ere eduki behar dugu gogoan Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa, eta gurea egin behar dugu borroka hori, hau izan bait zen hain zuzen ere Eztanda Norteren sorrerarako arrazoirik garrantzitsuenetarikoa.

Momentu hauetan politikaren gabezia dagoela uste dugu, gure taldean nahiz gizartean orokorrean, eta hau da %100ean politikoa den atal hau sortzeko arrazoia. Euskal Herriaren aldeko borrokan erabateko batasuna egon behar dela ere uste dugu, eta hori izango da ere gure xedea, Gasteizeko abertzale eta antifaxista guztion indarrak batzea.

Bukatzeko, aipatu behar dugu ere ez garela mugatuko partiduak irauten dituen 90 minutuetan oihuak botatzera edo pankartak erakustera, gure helburuak ez dira hor geratzen. Kontzientziatze lana egin nahi dugu, hau da, Euskal Herrian jazotzen diren gertaera garantzitsuetaz eta antolatutako deialdi guztietaz (manifestaldiak, kontzentrazioak, grebak...) informatuko dugu.

Elkartasun ihardunaldi batzuk ere antolatu nahi ditugu, jarduera ezberdinekin (futbol txapelketa, kontzertuak...). Hauek dira garatu nahi ditugun ekimenen adibide batzuk. Ekimen hauei eta gauzatuko diren besteei buruz informatuta mantenduko zaituztegu.