amurriokogazteasanblada.com
Asanbladaren oharra:
Aurreko ostiralean, hilak 21, Amurrioko Gazte Asanbladak udazkenerako duen kanpaina aurkeztu genuen: “Gaztetxera bidean”. 5etan plazatik atera eta herriko hainbat eraikinetan “kontuz! ez pasa” seinaleak jarri genituen, Amurriok dituen gabeziak salatzeko. Ondoren, 7etan, prentsaurrekoa eman genuen, kanpaina zer izango den azalduz eta kanpaina berriko ekintzak aurkeztuz herriko gazteei. Azkenik, eta trikipoteo baten ondoren, 40 bat pertsona bildu ginen San Anton plazan burutu genuen afarian.
Era berean, asanbladak sortu duen webgune berriaren berri eman nahi dizuegu:www.amurriokogazteasanblada.com. bertan aurkituko dituzue hemendik aurrera asanbladaren egitasmo eta ekintza guztiak.