viernes, 7 de octubre de 2011

Joseba Sarrionandiari saria ez emateak PSE, PP eta UPyDren intrasigentziari erantzuten dio

joseba-sarrionandia-poemas-L-1.jpeg
euskalherria.info
Ezker Abertzaleak “Euskadi Saria” Joseba Sarrionandiari eman ostean sortu den eztabaidaren inguruko bere iritzia eman nahi du testu honen bitartez.
Euskadi Sariak literaturaren alor ezberdinetan egindako lanak saritzea dute helburu eta inola ere ez sarituaren beraren iritzi politikoak. Hainbeste urtez “politika eta kultura ez dira nahastu behar” esaten duten berdinek, ordea, saria eman edo ez euren irtizi politikoen arabera ari dira proposatzen. Sorturiko gatazkak ez dio erantzuten Sarrionandiaren balio literarioari, baizik eta PSE, PP eta UPyD alderdien intransigentziari.
Ildo horretan Eusko Jaurlaritzak sariaren dirua ez emateko emaniko irizpideak aurrekari larria suposatuko luke: Gobernuak berak gustoko dituen lanak baino ez saritzeko eta eurekin ados ez daudenen literaturari balioa ukatzea.
Patxi Lopez buru duen gobernuak argi adierazi du gertakari honekin zein den euren jardunbidea: kolore eta iritzi bakarreko euskal jendartea nahi dute, eztabaida politikoari uko eginez eta literatura ere “orden publiko”aren barruko gai gisa jarriz.