viernes, 28 de octubre de 2011

Autonomia estatutuaren eguna salatzeko ekimenak Aiaraldean

aiaraldea.com


Aiaraldeko gazte independentistek lurraldetasuna aldarrikatzeko hainbat ekimen egin zituzten atzo. Azaldu dutenez, Autonomia estatutuaren egunak Euskal Herriaren zaitketa ospatzea du helburu. Haatik, Artziniegak Gaztela-Leoi probintziarekin muga egiten duen eremuan salaketa burutu zuten. Besteak beste, lurraldetasunaren inguruko hitzaldia egin zuten Artziniegan. Ondoren, mguara abiatu ziren. Guztira 25 gazte inguru bildu ziren arratsaldeko ekimenetan.
Goiza, aldarrikapenez blai
Atzoko jai egunak, ordea, gainotnezko herreitan ere izan zuen eraginik. "Autonomiarik ez, Bai Euskal Herriari" lemapean, adibidez, kontzentrazioa egon zen Laudioko Lamuza plazan. Ikurrinak eskuan hartuta, 30-40 lagun inguruk egin zuten bat aldarrikapenarekin. Luiaondon, aldiz, mural bat egin zuten gazte independentistek. Azken hauek urriak 12, urriak 25, abenduak 6 eta bestelako jai egun arrotzei intsumisioa egiteko deia zabaldu dute.






Luiaondon mural bat egin dute

Lurraldetasuna aldarrikatzeko Artziniegan egindako ekimenetako bat