miércoles, 5 de octubre de 2011

"Plazara!" mugimenduak eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko ditu Gasteizko kaleetan

AzkenEzkpla.jpg
 Eleak mugimenduak Arabako hiriburuan hartu duen izena da "Plazara!" eta asteburu honetarako ekintza ezberdinak antolatu dituela ezagutarazi nahi izan du gaur burututako agerraldian.
Mugimenduko kide Txerra Bolinagak adierazi duenez ekimenaren helburua Euskal Herrian eskubide zibilak eta politikoak berreskuratzea da. Horretarako, asanblada burutuko dute larunbateko 10.00etatik aurrera eta bertan "Begira!" izena eramango duen behatokia antolatzeko asmoa dute eragile politiko eta sozialen aurka instituzioek egindako eskubideen urraketak salatzeko. Ondoren, aurkezpen ekitaldia burutuko dute 12.30etan.
Gasteizko Udalak ez die Foruen plaza erabiltzeko baimenik eman, baina deialdia mantentzen dutela azaldu dute. Bihar eguerdian elkarretaratzea egingo dute hiriburuko erdigunean egoera hau salatzeko.