gara.net
Gaur arratsaldean egin du atxiloketa polizia frantsesak. Polizia-etxera eraman dute, haren egoera aztertzeko. Espainiaratzeko eskaera ezeztatua zela ikusirik, aske utzi dute.
Ibai Peña joan den urteko urtarrilean atxilotu zuten aurrenekoz, Lapurdiko hiriburuan. Ondoren, euroagindua aztertzeko auzia burutu zen bere aurka. Paueko auzitegiak, Madrileko eskara "nahasia" zela iritzita, hura errefusatuzuenetik aske bizi zen.