domingo, 23 de octubre de 2011

BADATOR MUSIKGERRILLA!

Musika arloan aritzen den Musika Kolektiboa dugu Musikgerrilla. Arabako musika 
taldeei ahotsa emateko jaio da. Horrekin batera arabako musika taldeen arteko 
harremana bultzatu nahi dugu, horretarako hainbat proiektu ezberdin garatu nahi 
ditugu elkar ezagutarazteko. Bere funtzionamendua asanblearioa da eta edozein 
Arabako musika taldeek hartu dezake parte.
Musikgerrila musikari eta musikazalez osatutako proiektua da laguntza kolektiboa 
bultzatu nahi duena. Honen helburua musika egiten dugunoi eta musika gustatzen 
zaigunoi baliabideak modu errazean hurbiltzea da. Musika kontsumitzeko gaur 
egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi dugu, beste eredu herritarrago 
batera hurbiltzeko. Batzuek, kultura negozio soil batean bihurtzeko etengabeko 
ahaleginak egiten dituzte, musika eta musikarien izaera ukatuz, eta 
merkaturatzeko produktu batean bihurtuz. Horren aurrean kultura aske bat 
bultzatzeko sortu ginen.
Gazteok gara musika egiten eta erabiltzen duen jendartearen zati handi bat. 
Gazteak gara proiektu hau sortu eta aurrera ematen dugunak, nahiz eta adin 
mugarik ez eduki.
ZUEN TALDEA WEB ORRIALDEAN AGERTZEKO, GUREKIN
KONTAKTATU 
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! OHOLTZAN SU ETENIK EZ!!!
URRIAREN 28an, 18etan ASANBLADA GAZTETXEAN