Otsailaren 13an burutuko den torturaren aurkako eguna dela eta burutu dira protestak. Datozen egunetan mobilizazioak burutuko dira herri eta auzoetan. Joxe Agirre torturapean hil zela 30 urte beteko dira igande honetan.
Gasteizen 70 lagun batu dira burutu duten elkarretaratzean. Unibertsitatean zehar tortura testigantzak jarri dituzte eta bihar eguerdian hitzaldia izango da torturatuak izan diren ikasle eta irakasleen eskutik.
Aipatzekoak dira ere Gasteizko andra mari zuriaren plazan eta Laudion egin diren ekimenak. Hurrengoko argazkietan agertzen dira:
Gasteizko ekimena
Laudioko ekimena