martes, 8 de febrero de 2011

PATXI LAZCOZ-EK LAKUA-ARRIAGAKO HERRI GALDEKETA SABOTEATU NAHI DU ARRIAGA PARKEKO ZUHAITZAK KENDUZ

euskalherria.info
Arriaga parkea kaltetzen duten proiektuen inguruko Hiriko Herri Galdeketa ukatzearekin ez zuten nahikoa izan, eta Lakua-Arriaga auzoko Herri Galdeketa ukatzea ere erabaki zuten. Azken honetan gainera, udal plenoak Auzo Mugimenduari, material eta giza baliabide urriak dituela jakinda, Herri Galdeketa egiteko laguntza ukatu zion. Hala nola, beste gauza batzuen artean hautezkunde errolda ukatuz.

Nahiz eta Alkateak, bai Lakua Arriagako Gizarte Etxearekin bai behar izango genituzke baliabide guztiekin, laguntzeko prest zegoela prentsarengana zuzendu izan; errealitatea beste izan da eta da: hala nola, abenduan gai honen inguruan eskaturiko hitzorduari oraindik ez dio erantzun.

Bestetik, orain dela 15 egun baino gehiagotik, Udal Poliziak zein Udal Garbiketa Zerbitzuek Auzo Herri Galdeketarako Batzordeak, Patxi Lazcoz-ek eta Juan Carlos Alonsok zabaltzen dituzten gezurren aurrean, nekez jarritako kartelak eta pankartak bereziki kentzeari ekin diote.

Arriaga Parkearen zuhaitzen suntsiketaren ekintza bi udal plenotan gelditzea lortu dugu, proiektua oraindik onartu gabe zegoenean. Baina orain Alkatearen lizentzia eskutan, Perika enpresak udalaren aginduz zuhaitzekin ondatzen ari da. Antza oraingoan ez da beharrezkoa aurreneurririk hartzea. Aurreneurri honek zuhaitzaren inguruan zulo bat egitean datza, gero bere garaian birlandatzerako prestatzeko. Azken honek lehengo fasean 32.972,91 euroko kostua dauka. Hau guztiagatik Batzordeak salaketa jarri zuen atzoko egunean.

Alkatea harrokeriaz jokatzen ari da Udal Hauteskundeetara Autobus Geltokiarekin eskutik iristeko eta horrela gerora diseinaturik dauden gainontzeko proiektuak sendotuko dituelarik. Horretarako, autoritarioki Herri Galdeketaren sabotaia egiten du. Hala ere, Lakua Arriaga auzoko Herri Galdeketaren aldeko Batzordeak iritzi BOZKA PAPELETA honen bitartez erantzungo du, INPOSAKETA deuseztatzeko eta auzoaren iritzia entzuteko. Papeleta honek ez dio soilik parkearen MEHATSUARI aurre egiten, baita Udalaren AUTORITARISMOARI ere.

Otsailaren 20ko Herri Galdeketa ez da hautezkunde egun triste bat izango, baizik eta partehartzearen eta Arriaga parkearen defentsarako egun alaia bihurtuko da. Beraz, egun honetarako egitaraua aurkeztuko dugu:

9:00etan: Mahaien irekiera.
10:30etan: Jinkana
11:00etan: Kale Animazioa (Albokariak, txistulariak, malabaristak, …)
12:00etan: Euskal Dantza erakustaldia
13:00etan: Maifestaldia+ Ekitaldia (Erta Amerikako rotondan)
17:00etan: Txan Magoa + Txokolatada
18:00etan: Kontzertuak: Harresian Zulo eta Astearte.
20:00etan: Mahaien itxiera.
21:00etan: Emaitzen irakurketa.

Amaitzeko, Herri Galdeketa eta egun hau posible izatea egingo duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi diegu. Bestetik, ez ditugu auzoko komertzioak ahaztu nahi. Hauek proiektuen inguruko iritziaren gainetik halako proiektu garrantzitsuen inguruan hiritar iritzia garrantzizkoa dela ikusi dute, eta beraz euren berezeroei informazioa banatzen lagundu digute.

Azkenik, Auzo zein Gasteiz osoari Herri Galdeketan parte hartzearen gonbitea egiten diegu.