Martxoaren 3a gertu dugunez eta gaurko egoera aintzinakoaren antza duenez, hiriko jendarte mugimenduek giza eskubideen defentsan elkartzen hasi gara. Guztion giza eskubideen defentsan lan egitea beharrezkoa dela deritzogu.Lana hasi berri den arren, badago iada ekitaldi ugari antolatuta, beraz, ekitaldi hoiek zein manifestua jarraian jarriko dizuegu. Mugimendu berri bat izanik atxikimendu gehiago espero dira eta ekitaldi gehiago, horregatik, hemendik elaraziko ditugu guztiak zuek parte hartzeko.
JENDARTE ESKUBIDEEN ALDEKO MANIFESTUA:
Martxoaren 3a iristear dago. Aurten Gasteizko 5 langileen bizitzarekin bukatu zuten gertakarien 35. urtemuga da. Ezin dugu ahaztu eskubide sozial eta laboralen aldeko borroka izan zela gertakari hauen zergatia. Azkeneko urteak gogorrak izaten ari diren bezala, bereziki 2011, 1976a urte gogorra izan zen, eskubide murrizketak eman nahi zituzten, eta egoera honen aurrean, langileok, gazteok, emakumeok, jendarte osoa azken finean, bat egin zuten gaur egun ere kendu nahi dizkiguten eskubideen defentsan.
Gaur egun 1976ko martxoaren 3ko erailketa eta errepresioaren arduradunek zigortuak izan gabe jarraitzen dute. Egun errepresio eta inpunitate horrekin bukatzetik urruti, inposatutako sistema zalantzan jartzen duten edozein aldarrikapen sozial errepresioa erantzuntzat jasotzen du. Honen adibide argi bat pasa den urtarrilak 27ko greban ertzaintzaren esku jasandako kargak eta atxiloketak.
Manifestu honen inguruan batu garen eragile sozialak gobernu ezberdinetatik ematen ari diren gure eskubide sozialen murrizketak salatu nahi ditugu.
Erretiro adinaren atzerapenarekin pentsioak murriztuak eta txikituak izaten ari dira, gazteon sarrera duina merkatu laboralean gero eta zailagoa dela ikusten dugu,nola langabezi tasa hazten doan gelditzeko asmorik gabe, nola espekulazioa bizitza osorako hipotekatzen gaituen kalean usten ez digunean, gure bizi kondizio eta kalitatea jaisten doan ikusten dugu, nola osasun publikoan ematen diren murrizketak gero eta larriagoak diren ospitale baten desagerpenarekin Araban, eta gero eta osasun zerbitzu gehiagoen pribatizazioa, aho zabalik gelditzen gara ikusten dugunean bizitzen gauden krisi garai honetan laguntza sozialentzat dauden aurrekontuak gutxitu egiten diren, nola auzoak eta bertan dauden azpiegiturak usten diren eta berriz aurrekontuetan igo egiten diren krisi garai honetan justifika ezinak diren proiektu faraoikoentzat, esposatze eta kongresuen jauregia… Argi daukagu ahulenak pertsona nagusiak, gazteak, emakumeak eta pertsona migranteak direla, eta beste behin ere hauek izango dira kaltetuenak eskubide sozialen atzerapen eta murrizketa honetan.
Egoera honen aurrean, bankari diru publikoaren injekzioak, politikarien pentsio eta soldata milionarioak, askatasunez kaleratzeko eta kontratuak bukatzeko erraztasunak jartzen zaizkie enpresariei, eraikuntza-enpresei laguntzak, laguntza sozialak jasotzen dituzten pertsonen eta pertsona migranteen kriminalizazioa, diru publikoaren zarrastelkeria eta eragile sozial eta sindikal ezberdinen zein jendartearen parte hartzea ukatu guztion onurako izan behar ziren aurrekontuak egiterako orduan.
Guzti honengatik inposatzen ari diguten gure eskubide sozialen murrizketa honen aurrean planto egiten dugu, eta honi erantzuteko antolatuko ditugun ekimen ezberdinetan parte hartzera deitzen dugu jendartea. Argi eta garbi utzi nahi dugu ez dugula onartuko egoera hau luzaroan mantentzea. Ezin dugu ahaztu Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso Chaparro, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda bizitza duin baten alde aurrera eraman zuten borroka eredugarria. Herri mugimenduek jendarte osoaren onurako dihardugu lanean, eta ez dugu onartuko esfortzu handiarekin lortu ziren eskubide sozialak inposaketen bidez kentzea.
Lumagorri, Plataforma por la defensa del hospital general de Santiago, Plataforma de afeccion 0 del parque de arriaga, elkartzen, bilgune feminista, aran emakume taldea, gazte independentistak, movimiento anti represivo, y las asociaciones vecinales de salburua bizirik, zabalgana batuz, 7. alaba. judimendikoak, bizigarri, errota zaharra y gasteiz txiki.
EKITALDIAK:
-Otsailak24, goizeko 12:00etan Santiago Ospitalean, konzentrazioa honen defentsan eta osasun publiko baten alde.
-Otsailak 26, eguerdiko 13:30etan Elkartzen jendarte eskubideen kolektiboak konzentrazioa egingo du Farolon-en politika erabakietan partehartzearen alde.
-Martxoaren 2an, eguerdiko 12:00etan kolektibo guztiek konzentrazioa egingo dute gobernu subdelegazioaren aurrean errepresioa eta impunitatea salatuz. 1976 urtekoa eta gaur egun dagoena ( adibide gisa, 27ko greba orokorrean burututako atxiloketa eta kargak).
-Martxoak 7, arratsaldeko 20:00etan SEA parean konzentrazioa egingo du Bilgune Feministak. Bertan emakumeak jasan behar dituen prekarietatea eta bizi duten gaur egungo egoera salatuko dute instituzioen inposaketaren erruz