askatu.org
Gasteizko ikasle mugimenduaren oharra:
Asko dira Euskal Gazteria azken urte hauetan jasaten ari den erasoak. Oso urrutira joan gabe 2009ko azaroan burututako sarekada erraldoia daukagu. Hemen 34 gazte atxilotuak izan ziren, hala ere, 40 gaztek osatzen zuten atxilotze aginduen zerrenda. 2010ean ere hainbat atxiloketa eta espetxeratze izan dira. Espainiar zein Frantziar estatuak badaki gazteok garela gatazkaren subjektu aktiboa eta egoera hau gelditzeko asmotan sistematikoki errepresioaz eta beldurraz baliatzen dira. Horren adibide ditugu etengabeko sarekadak, espetxeratzeak, inkomunikazio egoerak eta hauetan ematen diren tortura eta tratu txar egoerak. Hainbat gazte etxetik alde egitera behartuak izan dira, inkomunikazio eta tortura egoera hauek saihesteko asmotan.
Gazte hauen artean aurkitzen dira, urrian gazte independentisten aurka emandako polizia operaziotik ihes egindako Xalba Ramirez, letren fakultateko ikaslea eta Aiala Zaldibar, magisteritzako ikaslea. Gure ikaskide diren Xalba eta Aialarekin batera beste 6 gaztek itxialdia abiatu zuten astelehena, otsailaren 21ean, Baxe Nafarroako Izpura herrian. Frantziar eta Espainiar estatuen estrategia errepresiboa salatu eta euroaginduen aurkako jarrera argia azaldu nahi dute. Guk, Gasteizko kanpusetik ekimen hau babestu eta astean zehar burutuko diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dugu, gazte hauei elkartasuna adierazteko helburuarekin. Horretarako, kanpusean bertan honako planteamentua burutzeko asmoa daukagu:
- Otsailak 23, asteazkena, 12:00etan mobilizazioa aularioan.
- Otsailak 24, osteguna, 12:00etan agerraldi masiboa filoko hall-ean.
Jakin badakigu euskal gazteria kriminalizatua dela bere lan politiko hutsagatik, gazte hauen lana guztiz publikoa dela eta hauen “delitu” bakarra proiektu politiko jakin baten alde antolatu eta borrokatzea dela.
Beraz, Otsaiaren 24ean (osteguna) 12:00etan Letren Fakultatean burutuko den kanpus mailako eragile, politiko, sindikal eta sozialekin batera irakasle eta ikasleok egingo dugun agerraldi masibora etortzea proposatzen dizuegu.