domingo, 27 de febrero de 2011

Ertzaintzaren karga Gasteizen euskal gazteriaren aldeko manifestazioa gelditzeko asmoz



topatu.info
Gazte independentisten oharra:

Jokinen aurkako espetxe eskaera erraldoia ertzaintzak sortutako akusazio faltsuetan eta espekulazioetan oinarrituta dago. Jokin polizia autonomikoak atxilotu zuen ustez terrepigailu bati eraso egiteagatik eta orain inungo frogarik gabe 35 urteko espetxe zigorra inposatu nahi diote. Talde armatuko kidea izatea, “estragos terroristas” delako delitua eta ustez lehergaiak edukitzeagatik espetxeratu nahi dute Jokin ia bizi guztirako. Pasa de hilabetean beste bi gasteistar ere izan ziren epaituak auzitegi nazionalean, kasu honetan 14 urteko espetxe eskaera baten pean. Bi gazte hauek epaiaren zain aurkitzen dira. Kasu honetan ere sute bat eragitea leporatuta atxilotu zituen ertzaintzak eta poliziaren espeulazioetan oinarrituta esptexe zigor erraldoia igorri die fiskaltzak. Hauek ez dira antzeko kasu bakarrak gasteizen. Duela urte bat Oier Urrutia gasteiztarrari 14 urteko espetxe zigorra inposatu zion auzitegi nazionalak.

Euskal gazteria independentista eta sozialistaren aurkako kriminalizazio kanpainak ez du etenik eta estatu espainiarrak auzitegi nazionala erabiltzen du hauen aurkako mendekuzko zigorrak ezarri eta “bizitza osorako” gartzeleratzeko. Asko dira atxilotu inkomunikatu, torturatu eta gartzeleratu dituztenak eta asko ere errepresioari ihesi beraien etxetik ihes egin behar izan dutenak. Adibide garbi bat egun hauetan,euroaginduaren aurka, Izpuran itxialdian egon diren gazte independentistak dira. Bertan aurkitzen dira Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz gasteiztarrak ere. Guzti hau salatzeko zegoen deituta gaurko mobilizazioa baina auzitegi nazionalak debekatu egin du eta Aresek bere polizia autonomikoa bidali du manifestazioa galaraztera.

Debekua, mehatxuak eta kargak gasteizko kaleetan:

Arratsaldeko zazpirak laurden gutxitan gasteizko Andra Mari Txuriaren plaza poliziaz josita zegoen. Ertzaintzaren sei furgoneta gutxienez (bi berezienak) inguruetan jarrita zeuden eta bat plaza barrura sartu da. Jendea biltzen hasi denean ertzain talde bat gerturatu da. Batek bideo kamara zeraman jendearen aurpegiak grabatzeko. Ertzainen burua deitzailearengana hurbildu eta era bortitzean furgonetara eraman du. Bertan, mobilizazioa debekatuta zegoela esan dio eta horretarako arrazoia Izpuran itxialdan diren gazte independentistekin elkartasuna adierazteko asmoa zegoela zela.

Momentu horretan ertzain batek pankarta eraman nahi izan du bultzaka eta tiraka baina jendeak aurre egin dio eta ez du lortu.

Tentsioak gora egin du eta bapatean 30 bat ertzain inguratu dira beraien arma eta borrak eskuetan zituztela. Polizia, Jendea inguratzen hasi da eta manifestariek oihuka erantzun diote. “Biolentzia zuena” “euskal gazteria aurrera” “errepresioa ez da bidea” “ez gaituzue geldituko” eta antzeko lemak entzun dira. Ertzaintza kargatzeko keiñuak egiten hasi da eta oraingoan biolentzia erabiliz lortu dute pankarta jendearen eskuetatik kentzea eta furgonetan sartzea. Aipatzekoa da Jokin Zerainen gurasoak eta neskalaguna ertzainengana inguratu direla zer gertatzen zen galdetzera eta hauek era oso arroputzean erantzun diete ezin zela mobilizazioa burutu.

Mobilizazioaren deitzaileetako batek debekuaren zergaitia esplikatu dio jendeari eta ez dugula inondik ere onartuko gure senide, lagun eta burkideekiko elkartasuna ilegalizatu edo debekatzea. Gazteriaren aurkako kriminalizazioa salatuko dugula gasteizko eta euskal herriko kaleetan Aresek bere polizia guztiak gure aurka bidalita ere.

Momentu horretan ertzain batek arro arro “teneis un minuto para salir de aqui” oihukatu du. Jendeak “eusko gudariak” abezten erantzun dio mehatxuari eta moblizazioa amaitutzat eman da.

Jendea Andra Mari Txuriaren enparantzatitik irtetzen hari zela polizia gehiago ezarri da plaza inguruko kaleetan, jendea probokatuz.

Gazteriaren aldeko eta errepresioaren aurkako oihu batzuk entzun dira inguruetan eta bapatean ertzaintza alde desberdinetatik kargatzen hasi da. Pilotakadak bota dituzte eta jendearen atzetik korrika hasi dira. Aipatzekoa da ordu horietan Gasteiz erdiguneko kaleak jendez gainezka zeudela eta haur asko aurkitzen zirela inguruetan. Urduritasun momentuak izan dira baina azkenean ez da ez zauriturik, ez atxiloturik egon. Jende asko Alde Zaharrera igo da korrika eta ertzaintzaren hiru furgoneta inguratu dira bertara kargatzen jarraituz. Ertzaintza Kutxileria kalean sartu da “batida” bat eginez eta lekukoen arabaera ertzainen buruak “hay que coger a uno” esan homen die.

Karga guztien erdian, manifestazioaren deitzailea gelditu dute berriro eta oihukatzeagatik eta pankarta ateratzeagatik auzitegi nazionalera atestatua bidaliko dutela esan diote.

Gaur Gasteizen gertatukoa ez da berria; Errepresioa elkartasunaren aurka. Baina guztion ardura da, garai berriak irekitzen hari direla esaten hari denean, errepresioari frenoa jartzea. Ezin dugu onartu poliziaren biolentziaren bidez gure senide, lagun eta burkideenganako elkartasuna adieraztea debekatzea. Indar metaketarekin eta mobilizazioaz estatua biolentziaren estrategia alde batera ustera behartu behar dugu eta etorkizunean gaur bezalako karga eta biolentzia ezkenak oroimen zahar bat izatea lortu.

Amaitzeko gogoratzea Jokin Zerainen aurkako epaiketa eta gazteria independentistaren aurkako kriminalizazioa salatzeko beste mobilizazio bat burutuko dugula Martxoaren 1ean, asteartea. 19:30etan izango da kontzentrazioa Iparralde gizarte etxearen aurrean.

Argazkietan ikusi daiteke ertzantzak egin duen despliegea eta konkretuki baten Jokin Zerainen gurasoekin nola estabaidatzen duten.