viernes, 11 de febrero de 2011

Ieltxu Lopez de Aberasturi libre atera zen atzo

askatu .org
Martuteneko espetxetik atera zen eta Gasteizen lehen harrera egin zioten herritarrek. Atxiloketa unean torturak salatu zituen.

Ieltxu Lopez de Aberasturi libre atera zen atzo Martuteneko espetxea atzean utzita. Sei urteko espetxe zigorra bete du Ieltxuk, 2005eko otsailaren 11an atxilotua izan zelarik. Atxilotua izan ondoren Gazonen aurrean salatu zuen torturatua izan zela. Azken urtetan Espainiako hainbat espetxetan izan dute sakabanatua, besteak beste Soto del Realen, Valdemoron eta Logroñon. Martuteteneko espetxetik atera zen atzo eta Gasteizen lehen harrera egin zioten.