sábado, 28 de enero de 2012

TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAREN OHARRA
Pasadan astean burututako irlandar jardunaldiekin jarraituz, larunbat honetan ere (Urtarrilak 28), gai berdina sakonduko dugu. Oraingoan, irlandar historiarekin zerikusia duen filmaren emanaldia burutuko dugu San Martingo auzo elkartean, bere ondorengo eztabaida eta ikuspuntuak jorratu ahal izateko. Aukeratutako filma,“En el nombre del hijo”, zeharo lotuta dago irlandar borrokalariekin, eta kartzeletako mundua eta bizipenak islatzeko lagunduko du aldi berean.
Honen ostean, eta bi astetako jarraipenaren ostean, festatxo bat burutuko dugu bi taberna desberdinetan (Laberinto eta Libra), non hango musika, irudiak, janaria eta azken finean, ohiturekin bat egiteko aukera izango dugun.
Beraz, esandakoak esanda, hauxe da larunbat honetako plana:
     17:45 – Pasadan astean egin genuen modu berean, San Martingo kirol gunearen ateetan geldituak gara, geroago bideoaren proiekzioa auzo elkartean emateko.
          20:00 – Laberinto tabernan hasiko da jaia, non hango musika entzungai izango dugun.
          22:00 etatik aurrera – Libra tabernan luntx moduko bat izango dugu (irlandar janaria) eta irlandar “Guinness” famatuak edateko izango ditugu.
Beraz, badakizue, animatu, eta batez ere parte hartu !!!!
Errautsetatik auzoa berpiztera goaz!!!
TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADA