jueves, 3 de noviembre de 2011

Ziripot ataria martxan jarrri dute Aiaraldeko hainbat gaztek



gazteiraultza.info

Ziripot izendatu dute Aiaraldeko “gazte mugimenduaren bozgorailua” izango den proiektu komunikatibo berria. Laudio, Amurrio, Orozko eta Urduñako lurraldeak hartzen dituzte bere gain bertan gazteek bizi duten errealitatea islatzeko.
Sortutako blogean, bai norbanakoek bai eragileek Aiaraldeko gazteriari egindako ekarpenak jasotzeko asmoa dute Ziripot-eko gazteek, haien helburu nagusia “komunikatzea” izanik.
Gasteiz antifaxistatik gure ongi etorri beroena ematen diogu proiektu honi eta espero dugu hainbat urtez irautea. Eutsi gogor borrokan!