jueves, 3 de noviembre de 2011

Xabier Agirre Ibañezek behin-behinean preso jarraituko du Belgikan

berria.info
Bernard Mendez Bruselako epaileak gaur erabaki du Xabier Agirre Ibañezek (Gasteiz, 1980) behin-behinean preso segitu beharko duela, Ventura Tome Quiroga ustezko etakidea etxean hartzen zuelakoan. Ostiralean atzeman zituzten biak.

Tome Quirogari (Pasaia, 58 urte) Bruselako epaile batek badaezpadako atxiloaldia ezarri zion larunbatean. 80ko hamarkadan bi atentatu egitea leporatzen dizkiote, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurkako euroagindu eskaera egina du. Belgikako beste epaitegi batek aurki hartuko du erabakia.