lunes, 21 de noviembre de 2011

euskalherria.info
Azaroak 16 ta 17an Gasteizko fakultateetako ikasleek borroka jardunaldein kronika: 
Ikasleon Nazioarteko Eguna bihar bada ere, ikasturte hasieran ekindako borroketan murgilduta dago ikasleria. Fakultate eta ikastetxeetan, inposaketa ezberdinen aurrean, gure eskubideen defentsan mugimendu sendo bat eraikitzeko apustua egin dugu. Horren erakusle da, gaurko egunez Gasteizko unibertsitatean, fakultatez fakultate goiz goizetik ekindako topaketa, asanblada eta ekimen ezberdinak. Arratsaldean ikasle guztiak Filologiako fakultatean batu eta edukiz beteriko Itxialdi bati ekin diote.
Fakultatetako kronika:
Gizarte Lanako ikasleek azken asteen eginiko inkesten emaitzen inguruko sanbladarekin hasi dute goiza. Bertan 15 ikasle inguru bildudira  eta inkesten emaitzak aztertzearekin batera iritzi berriak jaso dituzte. Ideia berri dezente atera dira, eta  maila lokaleko borroka zehazteko hainbat gai ere atera dira.
Peritoseko ikasleek goizean goiz asanblada bat burutu dute, hain zuzen ere ikasleriari beraien fakultatean ematen ari diren aldaketak azaltzeko. Izan ere, fakultatea Bilbora mugitzeko asmoa du unibertsitateak. Hori bai, ikasleei ezer kontsultatu edo azaldu gabe.
Asanbladan 30 ikaslek hartu dute parte eta baita egoeraren gainean hausnartu eta erabakiak hartu ere. Izan ere, aldaketak berak dakartzan ondorio ekonomiko eta pertsonalen gainean eztabaidatu ostean, gainontzeko ikasleriarekin kontzientziazio lan bat egitea adostu dute. Baita antzerako aldaketak pairatuko dituzten fakultateekin harremanetan jarri ere, elkarrekin lan egin dezagun.
Filologiako fakultateko ikasleek ere ez dute denborarik galdu. Fakultatean bertan bizi duten kontrol soziala salatu asmoz, kamerak buruan zituztela ikasleak jarraitu eta zirikatu dituzte, baten bat pixkat moskeatzera ere iritsi delarik. Honekin batera, asanbladan batuta, karrera ezberdinetan bizi duten egoeraren gainean ere hausnartzeko tartea izan dute, baita ondorio interesgarriak atera ere.
Farmaziako fakultateanhumorez jantzi nahi izan dute salaketa. Egunerokotasunean unibertsitatean enpresen esku sartzeak dakarren ikasleon sailkapen eta salmenta bera irudikatu asmoz subasta bat antzeztu dute. 150 ikasle baina gehiagok ikusi dute parodia eta Ikasle Abertzaleen eskutik guztia azaltzen zuen esku-orria jaso. Salaketa honekin aski ez eta bazkaldu ordua bera ere ikasleon eskubideen aldarrikapenerako baliatu dute. Izan ere farmaziako fakultatean ez baitako bertako kafetegian kontsumitu gabe bazkaltzeko aukera eskaintzen duen espaziorik. Horregatik, mikroondas eta guzti pasiloaren erdian jarri eta bazkari autogestionatu bat antolatu dute. Behin indarrak hartuta, datorren azaroak 22an ospatzekoak diren Ikasle Hauteskundeetarako deialdia egiten jarraitu dute.
Irakasle Eskoletako ikasleek 12’30tan mahai inguru batekin ekin diote egunari. Bertan, mahai gainean jarri dute fakultatean bertan bizi dituzten arazoak, baita ikasleok bete beharreko papera eta arduraren gainean hausnartu ere.
Ivefeko ikasleak 13.30tan fakultateko sarreran bildu dira. Hasierako asmoa herri kirol txapelketa egitea bazen ere, azkenean ezin eta jolasak inprobisatu dituzte.
Giro onean jolastu ondoren, bazkaltzeko tartetxo bat hartu eta ikasleek prestatutako tortila goxoak jan dituzte. Behin tripa beteta, Ivefeko ikasle mugimenduaren inguruko mahai ingurua egingo dute, bertako arazoez eztabaidatu eta irtenbideak aurkitzeko asmoz.
Itxialdia:
Goizean fakultate bakoitzean egindako lanketa oinarri izanda, ikasleak Filologiako fakultatean batu dira itxialdiari ekinez. Itxialdiari hasiera emateko lau taldetan banatu dira, bakoitza txoko batean eta arlo ezberdinak jorratuz, besteak beste, ikasleriaren iraultzarako gaitasuna eta genero indarkeria. Eta amaiera emateko, gune bakoitzean ateratako ondorioak azaldu dituzte. Gaueko zortzietan internazionalismoari buruzko hitzaldi bat entzuteko aukera izango dute, baita afalostean bestelako tailerrak garatzeko tartea ere.
Itxialdiari gaurko egunez ekin diote eta biharko egunez Ikasleon Nazioarteko Egunean jarraituko, fakultatez fakultate eta kanpus mailan antolatutako ekimen ezberdinetan.