martes, 1 de noviembre de 2011

Truke azoka jarriko dute martxan azarotik aurrera Gasteizko Errota auzoan



topatu.info

Errotako gazte asanbladaren oharra:

Kaixo Gazteak!!
Badakizue Errotan (Gasteiz) truke azoka bat dagoela? Eta zer da truke azoka? Truke azoka alternatiba bat da, elkar-trukean oinarritzen dena. Hau da, egoera onean dagoen edozein material (arropa, diskak, liburuak, jostailuak, etab…) ekarri eta aldatzeko aukera ematen duena.
Gaur egun kontsumitzen duguna, behar duguna baino gehiago da, beraz, kontsumismo basatia bultzatzen dugu. Basakeri honen parte izan nahi ez dugulako alternatiba hau aurrera eramatera gonbidatzen zaitugu, zuk ere sistema kapitalista honen kontra zerbait esan behar duzulakoan gaudelako.
ANIMATU ETA PARTE HARTU TRUKE AZOKAN !
Azarotik aurrera ostegunero irekiko da arratsaldeko  17:00etatik 19:00etara.