miércoles, 6 de julio de 2011

.Jose Angel Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriagari elkartasuna erakutsi diote Martutenen

askatu.org
Martxa bat egin dute bertara eta bi euskal presoek bizi duten egoera larria salatu dute. Biek dute eritasun larria eta biei ezarri zaie biziarteko zigorra.
Pasa den larunbatean martxa bat burutu zuten Martuteneko espetxera Jose Angel Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriaga euskal preso politikoen egoera salatu eta hauei elkartasuna erakusteko. Biek gaixotasun larriak izan arren espetxean preso mantentzen dituzte, eta gainera biei ezarri zaie praktikan biziarteko zigorra suposatzen duen Entzutegi Goreneko doktrina.
150 lagun inguru batu ziren Martuteneko espetxe atarian.