miércoles, 27 de julio de 2011

Gaztetxearen alde martxa burutu dute Aiaraldean

topatu.info
Uztailaren 14tik 16ra bitartean Laudio, Amurrio, Zubiaur eta Urduñako gazte asanbladek Amurriotik Laudiora gaztetxearen aldeko martxa burutu dute. Ekintza ezberdinak zituzten antolatuak bidean zehar eta beraien leloa “Herri bat gaztetxe bat” izan zen.
Kronika:
Laudioko, Amurrioko, Zubiaurreko eta Urduñako gazte asanbladak Gaztetxeen aldeko martxa ospatu zuten pasaden 14, 15 eta 16an. Jendetza bildu ez zen arren jende nahiko hurbildu zen Gaztetxeen aldeko martxa hau egitera, gehienak gazteak. Hitzaldiak, jolasak, kontzertuak…. ez ziren faltatu eta martxara hurbildutako jendea argi zeukan zein zen haien helburua eta martxa horren helburua: HERRI BAT GAZTETXE BAT!!
Lelo hori aldarrikatuta, Amurrion abiatu eta mendian barrena Laudiora abiatu zen martxa. Laudion hitzaldi baten ostean jendea lotara joan zen hurrengo egunean orozkora indartsu eta kemetsu abiatzeko prest lelo berdina oihukatuz mendi eta herrian zehar.