lunes, 6 de febrero de 2012

Laudioko Gaztetxearen otsaileko egitaraua aurkeztu dute

Laudioko Gaztetxea
Eskaintza ezberdinak izango ditu hilabete honetan Laudioko Gaztetxeak: adibidez, Argia astekariak Euskal Herriko bazter ezberdinetan antolatzen dabiltzan bideo-emanaldien artean, “Lucio”dokumentala botako dute Laudioko Gaztetxean (otsailaren 3an, ostirala). 18an (larunbata), berriz, Lyrikan taldearen kontzertuaren txanda izango da. Otsailaren 24an, bestalde, “Drogak, kapitalismoa eta gatazka politikoa” lelopean hitzaldia izango dute arratsaldeko 18.00etan