miércoles, 14 de septiembre de 2011

Urbinako epaiketaren aurrean: Manifestazioa, martxa eta autoinkulpazioak

euskalherria.info
Urbinako 2009ko urtarrilaren 17ko manifestaldian[1] atxilotutako AHTaren aurkako kideei urriaren 5ean egingo zaien epaiketaren aurrean, mobilizazioak deitu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak honako lelopean:
 URBINA BERRESKURATU, AHT GELDITU!! EPAIKETARIK EZ!
Hilean zehar autoinkulpazio bilketa, Urriaren 1ean Urbinatik (10:30) Gasteizera MARTXA, bazkaria, MANIFESTAZIOA (18:00 Bilbao plaza) eta kontzertua, eta epaiketa egunean kontzentrazioa epaitegi aurrean.
Komunikatua eta autoinkulpazio orria:
Autoinkulpazioak irailaren 30era arte jaso ahal izango dira leku hauetan:
  •  Ekoetxea, Pilota kalea 5, 48005 Bilbo.
  •  Gatazka, Erronda kalea, Bilbao 
  •  Zabaldi. c/ Navarreria 25, 31001 Pamplona-Iruñea
Postaz ere helbide honetara bidali daitezke: Apdo. 3243, 20080 Donostia Autoinkulpazioak eskaneatuta ere helbide honetara bidali daitezke: ahtgelditu@ahtgelditu.org, kasu guztietan irailaren 30ean baino lehen