domingo, 25 de septiembre de 2011

EiTBK errealitatea aldatzen du! STOP manipulazioa!

gasteizkogaztexea.org
Aurreko asteartean, Gasteizko Gaztetxeko kideok EiTBko "Ni mas ni menos" programara gonbidatuak izan ginen Bilboko Kukutza eta Iruñeako Gazte Asanbladarekin batera. Hasiera batean EiTBra ez joateko hautua nagusi bazen ere, aurreko astean gertatutakoak salatu eta Kukutzari elkartasuna transmititzeko aukera aprobetxatzea erabaki genuen. "Eztabaida" delako horretan Gaztetxeetako hiru kide aritu ginen ustez kontra zeuden hiru "auzokidekin" batera. Hiru "auzokide" horietako batek azaldu zigunez, bera dibortzioen inguruko eztabaida batera joan zen EiTBra eta bertara heldu eta Gaztetxeen kontra aritu behar zela esan zioten gidoia jarraitu eta Gaztetxeek "zikinkeria eta zarata" ateratzen dutela azaltzeko. Eztabaida bitartean telefono dei bakarra pasa zuten zuzenera, nola ez, Gaztetxearen kontra hitz egin behar zuen ustezko Bilboko auzokide batena, nahiz eta badakigun Gaztetxeen alde hitz egingo zuen jendeak ere deitu zuela.

Gertakari hauek larriak badira ere, Klaudio Landa jaunak beste azken "jugarreta" bat zeukan gordeta Gasteizko Gaztetxearentzako. Deia egin zuen emakumeak "poliziak ez dira Gaztetxeetan sartzen beldurra dutelako" esan ostean, Gaztetxeko ordezkariak aurreko larunbatean gertatutakoak azaltzen ahalegindu zen. Irailaren 3an arrazoirik gabe Gaztetxean sartu eta 15 pertsona zauritu, 5 identifikatu eta atxilotu bat utzi zituen Zipayoen zein munipen broma azaltzera alegia. Klaudio Landak hitz egiteko aukerarik ez eta publizitatera bidali zuen programa hitz egiteko aukera 7 minuturen buruan izango genuela azalduz. Publizitatearen bueltan erreakzionatzeko denborarik eman ez eta beste gai batzuekin bideratu zuen programa. Gaztetxean "radikalek" adingabekoei "drogak eta alkohola saltzen" dizkiegula esanez, Ertzaintzak zein Polizia Munizipalak egiten dituen astakeriak ixildu eta ezkutatu zituen.


"Ni mas ni menos" borreroen morroi!!
EiTB manipulatzaile!!