lunes, 26 de noviembre de 2012

Gasteizko Gaztetxearen kontrako erasoak jarraitzen dute!

gazteiraultza.info

Atzo, azaroak 24 ostirala, berriz ere  poliziak Gasteizko Gaztetxera gerturatu ziren, “Polizia Kanpora” zioen pankarta kentzeko aginduarekin.

Gaueko hamaikak zirelarik eta Gaztetxean 5 bat pertsona soilik zeudelarik munipak bertara gerturatu ziren. 7 bat polizia Tabernara sartu ziren eta bertako arduradun bat eskatu zuten. Bertako bat arduradun bezala identifikatu bitartean, zanbait kide identifikatuak izan ziren, munizipalek pasaden egunean gertatutakoaz galdetzen zieten bitartean.
Lehen esan bezala, pankarta  dela eta bertaratu ziren, eta pankarta kentzeko agindu eman zieten bertako gazteei. Haiek patioan itxoiten zutelarik, gazteek pankarta kendu zuten. Horren ostean poliziak pankarta haiei ematea eskatu zieten.

Aurreko erasoaren berria:

Zipaioek berriz ere Gaztetxea erasotu dute

Herenegun, azaroak 22ko gauean, 5ak aldera Ertzaintzak Gasteizko gaztetxean sartu zen, bertan zeudenak hormaren kontra jarri etaGaztetxetik ibili dira bueltaka ordu batez, Euskal preso politikoen argazkiak kenduz eta guztia arakatuz.

Ez da horrelako erasoak jasaten diren lehengo aldia, gogoratu behar dugu  2011ko irailaren 4an gertatutako basakeria zein Gaztetxeak bere bizitza osoan jasan behar izan dituen milaka errepresio kontuak.
Azkenengo kalapita hau Gaztetxe barruan zegoen jarrera oldarkorreko pertsona bat bertatik kanporatzerakoan  sortu zen, antza denez azkenengo honek zipaioei deitu zienean.  Bestera ez zihoan istiluaz baliatuz Indar autonomikoen 5-6 patrulla bertaratu ziren eta haien etxean egongo balira bezala barruraino sartu ziren.
Momentuz informazioa ez da oso anitza, baina hurrengo orduetan argitzen joango gara.

Adi egon mobilizazioei! Gaztetxea bizirik!

Horra hor Plazara-ren adierazpena:http://www.plazara.org/2012/11/23/utzi-pakean-gaztetxea-no-a-la-impunidad-pilicial/



Bi eraso daramatzate bi egunetan!

Adi egon Mobilizazioei! Gaztetxeak Aurrera!