jueves, 1 de noviembre de 2012

SISTEMA KAPITALISTA-PATRIARKARRARI GAZTE GUKSUA!!!

Soberan ezaguna da krisiak gazteongan duen eragin basatia. Ikasketak burutzeko zailtasunak, langabezia, gurasoen etxetik alde egin ezina...

Ondorioz, krisia aurretik genituen arazoak areagotu dira: Bolonia, euskaraz bizitzeko aukera eskax...
ak, prekarietatea, kontsumoan oinarritutako aisialdi ereduak, errepresioa...Instituzioek ez dute gazteon ahotsa entzun nahi eta gure beharrei gazteleraz ezaguna den “de dónde vienes, manzanas traigo” esaerarekin erantzuten diete.

Egungo sistemak gazteak aplatanatzen ditu eta desmobilizatzera bultzatzen ditu. Botereak ederki asko daki gazteria aktibo eta antolatu bat dela aurre egin ahal izango dion bakarra, eta horregatik jokatzen du horrela. Mahaspasa baino lehorrago utzi nahi gaituzte sasipolitikari horiek, baina Gasteizko hainbat gazte hori ekidin nahi dugu eta horretarako GazteZukgua prozesua abian jartzera goaz Euskal Herriko beste gazte askorekin batera. Alegia, indibidualismoa alde batera utzi eta guztion arazoei elkarrekin aurre egiten lagunduko digun gazte erakunde bat sortu nahi dugu.
 
Horretarako Gazte Zukgua prozesua martxan da eta gure azken asteetan oinarri ideologikoak zehazteari ekin diogu.

Egoeraren azterketa deituriko Gazte Zukgua prozesuaren lehenengo bloke hau gure inguru hurbilari nahiz urruneko egoerari begirada kritiko bat botatzeko baliatuko dugu eta horretarako, sistema kapitalista-patriarkarraren logika orokorra ulertzeaz hasiko gara. Ondoren sistema horiek XXI. mendean hartzen duen forma zehatza ezagutzera pasatuko gara eta hala, munduak bizi duen zibilizazio krisiaren testuinguruan kokatuko gara. Zentzu horretan, Europar Baatasunak, Frantzia eta Espainako estatuek eta Euskal Herriak bizi duten egoeraren gaineko irakurketa egingo dugu iraganetik egunetarainoko bidaia eginez. Baina dena ez da atzera begiratzea izan, dena ez da irakurketara mugatu eta aurrera begira jarraitu beharreko bide lerroa marrazten ere ahaleginduko gara ponentziaren azken partean; bai mundu mailari dagokionez, baina baita zehatzago Euskal Herri mailan ere.

Gasteizko 8 auzoetan (Aranbizkarra, Zaramaga, Txagorritxu, Errota, Alde Zaharra, Judimendi, Arriaga eta Adurtza) eta Gasteiz mailako asanbladan burutzen ari gara egoeraren azterketa orokorraren hausnarketa. Bertan eztabaida ezberdin ematen ari direlarik.
 
Animatu eta buru esprimitu!!Iraultza ez da zerutik etorriko...borrokara lotu!!

SISTEMA KAPITALISTA-PATRIARKARRARI GAZTE GUKSUA!!!