martes, 6 de septiembre de 2011

Poliziek Gasteizko Gaztetxeari eraso egin diote

Ertzainak eta udaltzainak neurrigabeko indarkeriaz sartu ziren berriro ere Gasteizko Gaztetxean, larunbata goizeko 4ak aldera.
 
Gasteizko Gaztetxeko webgunean jakinarazi dutenez, bi indar polizial hauek "jarrera oso bortitza" erabiliz, gaztetxean zeudenak kaleratu eta pertsona bakarrarekin geratu ziren barruan. Gaztea identifikatu, tabernan zeuden preso politikoen argazkiak kendu eta gaztetxea mihatzeari ekin zioten.  Bitartean, kanpoaldean ere egurrean jardun zuten luzaroan, "15 zauritutik gora daude".
 
Hau guztia salatzeko PRENTSAURREKO MASIBOA deitu du gaztetxeko gazte asanbladak
ASTEAZKENEAN, goizeko 11:00n GAZTETXEAN