lunes, 22 de noviembre de 2010

Hala Bedi masterra

Hala Bedi irratiak bere jaiotzatik izan du, irratia egiteaz gain, bere inguruko jendartearekin modu ezberdinetan kontaktua mantentzeko bokazioa. Batzutan kontzertuak, beste batzutan hitzaldiak, erakusketak, zuzeneko emisioak, jaiak... oso garrantzitsua baita, irrati libre honen izpirituan, komunikazioaren jatorri eta helburu den jendartearekin elkarrekintza zuzena izatea.
Oraingo honetan, EHUra joango gara gure burua aurkeztu eta bertaratu nahi duen guztiarekin gure jardunari buruz solastera. Euskal irratigintzari errepasutxoa emango diogu, beti ere HBIren ikuspuntutik; HBiren historiaren pausu garrantzitsuenak gogoratuko ditugu; gaur egungo Hala Bediz ere mintzatuko gara; eta parte hartzaileek jakin nahiko duten horretaz guztiaz ere bai, jakina.
Baina horrekin konforme ez eta hurrengo asterako irrati tailerra ere antolatu dugu. Irratiaz hitz egin beharrean, irratia bizitzera, sentitzera gonbidatzen zaituztegu. Bi saiotan antolatu ditugu tailerrok eta bertan, Hala Bedi irratiko kideok egin ohi dugun lana ezagutu eta praktikatuko duzue. Jatorri, helburu eta ... saltsero.
http://www.halabedi.org/