miércoles, 29 de febrero de 2012

M-1 | Errotako gazte lokalaren aldeko mobilizazioa burutuko da

gazteiraultza.info

Aurreko larunbatean, otsailak 25, Errotako gazte asanbladako kideek okupazio eguna burutu nahi izan zuten. Haien asmoei jarraiki, eguerdiko 12:00etan hautatutako lokalean sartu ziren okupatzeko eta behin barruan Errotako auzokideekin okupazio jaialdiari hasiera eman zioten.
Hasteko, “oka” jolasari hasiera eman zioten auzokideei dinamikaren parte bihurtuz. Handik ordu erdira Ertzaintza agertu da munizipalekin. Haiekin negoziatuz bi gazte identifikatuak izan dira eta lokalaren jabeak agertzerakoan Canuto-koei deitu diete zerraila aldatzeko eta gazteak kale gorrian uzteko.
Jabeek ez dute negoziatu izan nahi eta agerian utzi dute nahiago dutela lokal huts bat Errotako auzoan izatea inolako erabilpenik eman gabe, gazte asanbladak hainbat tailer, ekimen eta mobida esparru bat izatea baino. Argi dago gauzak ez direla horrela geldituko. Halaber, lanean jarraitzeko asmoa dute Errotako gazte asanbladako gazteek.
Horretarako mobilizazio ezberdinak antolatu ditzute aste honetarako
- Asteartea 28 19:00tan ARGAZKI MASIBOA ERROTAKO AUZO ELKARTEAN (argazkia: goian)
-Osteguna 1 19:30tan ALDABEtik MANIFESTAZIOA
ERROTAKO GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
Errotako gazte asanblada, Errota Zaharreko arazoei alternatibak sortzea helburu duen gazte eragile anitza da. Auzoan dauden arazoak asko dira: ESPEKULAZIOA, ESKUBIDE URRAKETAK, AISIALDI ESKAINTZA OSO MURRITZA, MURRIZKETAK…
Baina jakin badakigu posiblea dela beste Errota bat erikitzea. Eta horregatik, egunez egun gabiltza lanean, beste Errota aske eta koloretsu batean sinisten dugulako!! Gainera, Gasteizko udaletxearen partetik, murrizketa asko ematen ari dira kultur arloan, gizarte esparruan… Eta horrek guztiak, Errotako auzokideoi zuzenean eragiten digu, ondorioak latzak direlarik.. Errotako Auzo Elkartea egoera larrian aurkitzen da: Errotako Auzo Elkartea aurrera eramateko diru laguntzak kenduko dituzte eta horrek lokal honen itxiera ekarriko du.
Errotako Gazte Asanbladak, dinamika asko Errotako Auzo Elkartean aurrera eramaten ditu, honek utzitako gela batzuetan: TAILERRAK (sabel dantza, Euskal dantzak, kitarra tailerra eta antzerki tailerra), TRUKE AZOKA, HITZALDIAK, BIDEO EMANALDIAK… Hala ere, azpimarratu nahi duguna da, gela horiek ez direla gureak.
Egoera honen aurrean, Okupazioa ikusten dugu irtenbide bakartzat. Horregatik, Otsailaren 25ean, Gasteizko Errota auzoko zaldiaran plazan aurkitzen den lokal bat okupatu genuen. Goizeko 12:00-etan hamarnaka gazte bildu ginen plazan eta behin lokala okupatuta, prestatuta genuen okupazio jaialdiari hasiera eman genion. Oka jolasarekin hasi genuen eguna eta auzokideekin dinamika bera konpartitzen hasi ginen. Handik ordu erdira polizia autonomikoa eta lokalaren jabeak gerturatu ziren. Beraiekin negoziatzen saiatu ginen eta horretarako asanbladako bi kide identifikatu ziren. Jabeek ez zuten negoziatu nahi izan eta lokaletik gu botatzeko asmoarekin kanuto-koak deitu eta zerraila aldatu ziguten gu kalean utziz. Jabeekin hitz egin eta gero argi geratu zaigu espekulatzaile hutsak besterik ez direla eta nahiago dutela lokal bat hutsik utzi auzoko gazteek bertan hainbat dinamika burutzea baino.
Eta orain zer gertatuko da gurekin??? Argi daukagu lanean jarraituko dugula eta auzoan local aske eta autogestionatu bat izan arte ez garela geldituko!!! Egoera hau salatzeko, martxoaren 1ean arratsaldeko 19:30etan Aldabetik aterako den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu!!