lunes, 6 de febrero de 2012

ADI EGON | Amurrioko 9 gazte inputatuta Landa Zuri etxearen okupazio saiakeran

Amurriokogazteasanblada.com
AMURRIOKO GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
9 gazte amurriar inputatuta eta identifikatu bat!!
 Amurrioko gazte asanbladako 9 kide sartu dira orain dela 10 urte baino gehiago hutsik zirauen etxe batera. Sartu eta ordu erdira ertzainak eta udaltzainak agertu dira etxearen kanpoaldean okupazioa aldarrikatzen zeuden 70 pertsona ingururi oldartzen. Mehatxuen artean bultzatuz heldu dira etxearen ate nagusira. Barrura oihuka eta modu txarrean sartu dira. Bertan  identifikatu eta ordu erdira banan-banan aterarazi dituzte etxetik 9 kideak.
Kanpoan zegoen pertsona bat identifikatu dute argazkiak ateratzeagatik.

Iazko abenduaren 23an aurkeztu genion udalari ‘Gazte Lokala’ proiektua. Bertan azaldu genuen beharrezkoa zela herrian baldintza batzuk bete beharko lituzkeen gazteentzako lokal bat. Amurrioko gazte guztiak lonjetan gaude sakabanatuta eta herrian ez da mugimendurik antzematen. Ez dago komunikaziorik koadrila ezberdinen artean eta ekintzak antolatzerako orduan ez ditugu beharrezko azpiegiturak. Gainera gaztetxoek, 16 urte bitartekoak, badute ‘Gaztelekua’  eta herriko nagusiek badute ‘Nagusi’ taberna haien betebeharrak asetzeko. Horretaz gain herrian dauden azpiegituren eskaintza edo pribatua da (kiroldegia, antzokia) edota ordutegi murriztua du (kultur etxea, liburutegia) edota udan zehar itxita dago (denak). Horregatik herriko gazteok kudeatu eta herriko gazteontzako litzatekeen lokal autogestionatu, parekide, askea, anitza eskatzen dugu euskara eta gure kultura sustatuko lituzkeena. Urtarrilaren 31an udalarekin bildu ginen erantzun bat jaso asmotan. Baina oraintxe bertan ez dagoela baldintza horiek beteko lituzkeen eraikinik izan zen udalaren erantzuna. Hala ere prozesu luze batean sartzeko aukera proposatu ziguten diru kontuak hobetzerakoan saiatuko zirela gazteontzako lokal bat eskaintzen.
Bion arteko malgutasun bat egotea egokiena litzatekeela esan genien lokal horren beharra ikusita, hau da, baldintzak guztiz beteko ez lituzkeen lokal batekin aurrera egingo genukeela azaldu genien bestea lortu bitartean. Akaso materiala gordetzeko gelatxo bat utziko zigutela izan zen haien erantzuna. Hori ez denez guk eskatzen dugun malgutasuna, prozesua aurrera doan bitartean, guk aurrera jarraituko dugu gure proiektuari irtenbideak bilatzen ahalik eta bide gehien jorratzen, aukera bati ere aterik itxi gabe behin behineko lokal horren bila.
Honenbestez gaur, otsailak 3, okupazioaren bidea hautatu dugu eta 9 kide sartu gara Landazuri etxean. Ia bi ordu egon gara barruan ertzainak sartu, denok identifikatu eta banan-banan aterarazi gaituen arte. 9ei ondasun higiezinaren usurpatzea (usurpación del inmueble) egotzi digute.
Guzti hau salatzeko 20:30etan kazerolada eta manifestazioa deitu du plazatik Amurrioko Gazte Asanbladak.

GAZTEON BORROKAZ LORTUKO DUGU!!

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!!