Gazteiraultza.info
BEHIN-BEHINEKO KRONIKA:
Eguerdiko 14.30ak inguru, ehun bat gaztek Diego de Rojas kalean dagoen Arte ta Ofizioen Eskola zaharra (1996tik abandonaturik) okupatu dute. Hasiera batean, munipak agertu dira jendea identifikatzera. Beranduago, zipaioak agertu eta barruan itxita zeuden hamarna gazteei bortizki sartzeko mehatxua egin dute. Beraiekin hitz egin ostean lasaitu egin dira, Arabako Diputazioarekin (lokal hutsaren jabea) harremanetan jartzen ari zirelako, eta printzipioz desalojorik ez zela egongo. Azkenik, alde egin dute (ea noiz behin-betirako…), baina gazte lokala oraindik desalojo arriskuan dago… Zaramagako Gazte Asanbladak gerturatzeko eta auzolanera batzeko deia egin dute.
Arratsaldean zehar, arazorik gabe zabalik egon da gazte lokala. Inguruko auzokideen buzoneoa egin du ZGAk, eta bihar, dirudienez, egunerokotasunera bueltan, Arabako Diputazioaren jarreraren berri izango omen dugu… Aurrera bolie!
GORA ZARAMAGAKO GAZTERIA!
ZARAMAGA X KUKUTZA!!!
LOKALAK GAZTEONTZAT!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
ZARAMAGAKO GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
Ohartuko zineten bezala, gaur, abenduak 6, Zaramagako Arte eta Ofiziozko eskola zaharra okupatu dugu hainbat gaztek.
Azken urte honetan auzoan egindako lanketa baten ondoren, espero genuen emaitza lortu genuen: gazteok Zaramaga auzoan genituen aisialdirako proposamenak oso eskasak zirela, alegia. Ondorio horretara iristeko hainbat gune ezberdinetan aritu ginen lanean: hala nola, lonja, taberna eta ikastetxeetan. Denok interes berdinak genituela konturatu ginen; gure arteko harremana sakondu eta hobetu nahi genuen, uneoro lonjetan eta taberna zuloetan egon beharrik gabe. Guk beste aisialdi eredu baten beharra dugu, non gazte ezberdinek biltzeko aukera izango dugun, jarduera kulturalak antolatu eta haietaz gozatu ahal izando dugun.
Hala ere, gazteon aisialdi eredu alternatibo hori gauzatzeko espazio baten beharra ikusi genuen, lokal autogestionatu baten beharra. Eta zer hobeto, urteak hutsik daraman eta ordutik erabili gabe dagoen lokal bat berpiztu, berritu eta berrerabiltzea baino? Horrexegatik, aspaldian itxitako eskola hau autogestioaren bitartez biziberritzea pentsatu dugu: auzokide guztientzat ateak zabalik edukiko dituen espazio irekia, non gustu guztietarako tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, ikastaroak eta edozelako ekintza alternatiboak antolatzeko aukera izango den bertan.
Baina, sartu garen momentutik oztopo asko izan ditugu. Udaltzain eta ertzainen bisita amaigabeak jasan behar izan ditugu eta oso jarrera oldarkorrarekin gainera. Hainbat lagun identifikatu dituzte eta beste batzuk lokalaren barnean jarraitzen dute. Bestalde, lokala aurkitzen den kalea itxi egin dute guri pasatzea ekidituz.
Beraz, hemendik aurrera gertatzen denaren inguruan informatuta jarraitzeko eskatzen dizuegu.
GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!! Zaramagako Gazte Asanblada
Gasteizen, 2011ko abenduaren 6an